tokilegu.gif

Tokia leku egiten dugunok.
Transformando los espacios en lugares.

Nola eragin / eraldatu / hobetu pertsonen bizitza analisi kritiko-sortzaile batetik abiatu eta espazio publikoarengan eskuhartuz?

Kudeaketaz aritu nahi dugu, elkarrekintzaz, pertsonak libreki adierazten diren topaguneez. Espazio publikoa adierazpenerako eta eztabaida publikorako leku gisa. Egun arkitektura eta gizartearen kontrola eta bideo-zaintzarako baliagarri diren hiri-tipologiak nabarmentzen dituen paisaia hiritarraren errealitateaz. Egunetik egunera beldurraren oinarrian gero eta gehiago antolatzen den hiri-espazioa (nahiz eta beldur hori geroz eta sentituago izanagatik, errealagoa ez den).

Begia, paisaia eraldatu eta hiritarrak landatarra jaten dueneko indar-korrelazio bat sortu duen bizitza-eredu moderno eta konplexuaren testuinguruan jarrita, hiri-espazioak ulertzeko dugun beharrizanetik.

Tailerra, analisi eta proposamen, gogoeta eta ekimen gisa planteatu da. Beti ere espazio publikoan. Espazio kolektiboan. Guztiona den espazioan.

Espazio publikoa eta pribatuaren arteko dikotomia aztertuko da, egungo hirigintza praxiak dituen berebiziko gabeziak azalarazten dituen analisirako metodo gisa genero ikuspegiaren gehikuntza sustatuz.

Tokilegu

helburuak

Espazio publikoaren eztabaida, espekulazio eta hiritartze masiboaren testuinguruan kokatzea.
Leku zehatzak aztertu, hausnartu, eztabaidatu eta haien gainean ekitea.
Kaleak bere gauzak kontatuko dizkigun bidaia bat egin nahi dugu. Zentzumenteatik, ezagutzatik, balio eta politika kontuetatik, analisi kritikotik, ekologiatik, hiri-konposaketatik… abiaturiko hiri-esperientzia bizitzea nahi dugu.

metodologia

Barruan eta kanpoan egin zen lan, uneoro eskala aldatuz, leku zehatz bat lekuen sare baten parte dela ulertu ahal izateko, lurralde konplexu eta anitz baten parte dela ulertzeko.
Hirigileak eta gizarte / ekologia eragileak etorri ziren. Soziologoak, feministak, arkitektuak, artistak… Guk etxea, gaia eta materiala jarri genituen, espazio publikoan, gure topalekuetan, eskuhartzeen kudeaketarako proposamen bat burutuko zuen taldea sortu nahian.
Hiria Kolektiboko kideekin taldeka egin genuen lan, eta honako hauek etorri ziren beraien ideiak azaldu eta esperientziak kontatzera:

  • Igone Revilla, hiri-soziologoa, Londonen lan egindakoa, egun Labeinen diharduena.
  • Pripublikarrak, artisten kolektiboa, shift.control proiektua, publikoa eta pribatua.
  • Pilar Vega, hiri-geografoa, GEA21eko kide da.
  • Herne + Edurne, Hernani, Hiri debekatuaren mapa.
  • Itziar Vellido, arkitektua, “Le yeux de la Ville” proiektua, Genevako Udala, Suitza.

Tokilegu