2004-ondarroa-mapa.jpg

2004 Urria- 2006 Ekaina

Tokia: Ondarroa
Bezeroa: Ondarroa udala
Lankidetza: Berdintasun saila

Ondarroa galeraziaren mapa, galtzera botatzen ari garen ondarroa baten mapa da.

Zenbaitentzat galeraziak dituen tokiak ditu Ondarroak, zenbaitzuk ezin dute Ondarroako kale eta paraje batzuetatik ibili, batzutan fisikoki ezin delako, eta beste batzutan segurtasunaren zentzuak inguru hoietan ez ibiltzea hobe dela diolako.

Mapa honekin Ondarrotar danei azaldu nahi zaie, bertako emakume talde anitz batek, 2004-2005 urtean, eginiko hirigintza azterketa tailerretatik ondorioztatu diren Ondarroako zenbait gabezia; kale, plaza, pasabide edo eskaileren ez egokitasuna, Ondarroan bizi garen mota eta egoera ezberdin orotako emakume eta gizonezkorentzat.