2006 Azaroa - 2007 Ekaina

Tokia: Hernani
Bezeroa: Hernaniko udala
Lankidetza: Berdintasun saila

“Hernani-ko hiri debekatuaren mapa” proiektuak ardatz nagusi bat du, genero perspektibatik herriaren ezpazio publikoaren azterketa bat bultzatzea, hain zuzen ere. Honetarako lehenengo lana gazteekin egin da. Tailerra hernaniko dbh 3. eta 4. mailako gazte guztiekin egin da, bi orduko bi saioetan.

Alde batetik kalean ematen dien errealidadeak asko ezagutzen dutelako, gazteekin lanan informazio ugari lortzen delako.

Bestetik gazteek erakunde publikoetan duten partehartzea sustatzeko bidea izatea eta, baita ere, gazteek beste kolektiboengan duten sensibilidadea lantzea.

Hirigintza Genero ikuspegitik aztertzen denean gai nagusi batzuk agertzen dira, eta hauek leku bakoitzari aplikatuz - herri bakoitzeko berezitasunen arabera - batzuk pisu handiagoa hartuko dukete. Gai nagusienak: Emakumeak eta hiria; Garraioak, mugikortasuna; Presentzia sinbolikoa edo Segurtasuna izango dira.

Emakumeen lanak inoiz ez direlako kontutan hartuak izan, hirietako espazioen egituraketan emakumeak historian zehar egin dituzten lanek ez dute “kontsiderazio” berezirik izan. Gaur egun emakumeak lan-egun bikoitza pairatzen dute, baina hiriaren egituraketan, gizarte ereduaren aldaketa honek ez du inolako eraginik izan.