2002-basauri-mapa.jpg

2002ko Apirila

Tokia: Basauri-ko ertainetako ikastetxeak, Bizkaia
Bezeroa: Basauriko Udala, Berdintasun saila
Lankidetza: Funky Projects (proiektuaren ideia orokorra)

“Basauriko hiri debekatuaren maparekin” hasi zen HiriaKolektiboa hirigintza genero ikuspegitik aztertzeko lanetan.

Aurretiaz, emakume talde batek arazotsuak ziren 8 puntu aurkituak zituzten herrian. Hauek, mapa baten ediziorako balio izan zuten. HiriaKolektiboak, lan horren banaketa, sozializaio eta sentsibilizazio fasean parte hartu zuen, gazteei espazio publikorako irispide berdintasunari eta segurtasunari buruzko gaiak azalduz. Lan horren oinarrian egin zen Basauriko hiri debekatuaren mapa.

Behin mapa editatuta, udaleko berdintasun teknikaria 4 arkitektuokin jarri zen kontaktuan, emakumeek egindako hausnarketa eta editaturiko maparen ondorioak Basauriko ertainetako ikasleen artean zabaltzeko asmoarekin. Hauxe litzateke bere eritziz herriko gazteriaren artean espazio publikorako irisbidearengan dagoen desberdintasun egoerari buruzko eztabaida sarrarazteko modurik egokiena.

Hala, “generoa eta hiriari” buruzko tailer batzuek diseinatu dira.

Hurrengo argumentuak lantzen dituzte tailer hauek:

  1. Udalerriaren bilakaera historikoa, sozializazioa eta eguneroko bizitzaren garapenaren kausak eta efektuak.
  2. Hiriaren elementuak. kalea, plaza, parkea, ekipamenduak eta etxebizitza. baita haien kalitatearen araberako kategorizazioa ere.
  3. Hiritargoaren baitan diren kolektiboak. Haurtzaroa, gazteria, langile produktiboak eta erreproduktiboak, adineko jendea, etorkinak, gaitasuna gutxitua duten pertsonak, etxerik gabeko jendea… beharrizan eta bizi mota ezberdinak.
  4. Positiboki eta negatiboki baloraturiko lekuen identifikazioa. Planuen gaineko lana.
  5. Proposamenak.