
2007ko Apirila-Ekaina
Tokia: Bizkaiako Udalerri hainbat
Bezeroa: Bizkaiako Foru Aldundia
Lankidetzak: Ilaski Mimenza (kamera eta muntaia)
Dokumentalak, profil ezberdineko pertsonei egindako elkarrizketen bidez, espazio publikoaz gozatzeko, edo hura jasateko edota haren baitan mugitzeko ditugun era ezberdinak adierazten ditu. Kaleari ahotsa ematen saiatu gara, bere biztanleetako batzuen aurpegia jarriz. Hauek, beraien generoa, mugikortasun maila, baliabide edo bizitzako garaiaren arabera, jarduera baztuek ala besteak egiten dituzte kalean, denbora gehiago ala gutxiago emanez bertan; espazio lagungarritzat dute, elkarlekutzat, edo erasorako eszenatoki posiblea den etsai-espaziotzat.
Bizkaiako Lurralde Historikoko Udalerri ezberdinetan grabatua, erretiratu baten eritzia, etorkin batena, sindikalista batena, gaitasuna murriztua duen neska baten amarena, gazte batena, langabetu batena, haur batzuena, mugikortasuna gutxitua duten bi emakumerena, eta idazle batena jasiotzen ditu. Guztiak, hirigintzaren profesinal bik egindako hausnarketen bidez lotuak: arkitekto bat, eta soziologa bat.