
EMUK proiektua Hiria Kolektiboa Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateko bi sailen arteko elkarlanaren ondorioa da. Berdintasun Saila eta Iraunkortasun Saila dira elkarlanean jarduten dutenak eta ekimenaren funtsa da arlo biak hirigintzako udal-politiketan txertatzea. Proiektuaren helburua da herritar guztien iritzia eta ikuspegia hirigintza-plangintzan txertatzea, horrela, gure udalerri guztietan, hobetu ahal izango baitira gutako bakoitzaren eguneroko bizimodua eta bizi-kalitatea.
EMUK mapa elektroniko eta partehartzaile bat da, Uribe Kostako edozein auzokori irekia. Bertan, ekarpen berriak egiteaz gain, edozein arazo aurki daiteke. Horrela, denon artean, Uribe Kosta iraunkorragoa eta berdintasunezkoagoa egin ahal izango dugu.
Informazio gehiago: http://www.emuk.uribekosta.org/