2005eko Azaroa

Tokia: Bilboko Udaletxea
Bezeroa: Bilboko Udaleko Emakume eta Lankidetza Saila

Tailerra, Udaleko Hirigintza, Herrilan, Zerbitzu, Udal-Etxebizitza eta Zirkulazio sailetako teknikariei zuzendua izan zen. Helburua berriz, Hirigintza eta Generoaren diskurtsoko oinarrizko kontzeptuak argitzea.

Espazio publikoaren gain egitera doan edozein lanen aurrean, mitoak eraitsi eta modu argi bezain irmoan biztanleriaren sektore oro kontutan izatearen beharra adieraztea. Horretarako funtsezkoa da hiriaren erabilpenean laneko bizitza eta bizitza pertsonala uztartzeak sortzen dituen disfuntzioak aztertzea. Era berean, denboran zehar espazioek duten erabileraren kontzeptua birplanteatu eta hiri-kudeaketan berdintasun politikak integratzeko lagungarri izango diren ondorioak atera behar dira.

Tailerraren lehen egunean, hirigintzari aplikaturiko genero ikuspegiaren oinarrizko kontzeptuen azalpen teorikoa egin zen: hurbiltasunezko hiria, erabileren nahasketa, hiri-eremu ezberdinen arteko oreka, garraio publikoaren eta oinezko joan-etorrien lehentasuna, Aukera berdintasunerako kultura berdin batetarako ekipamenduak, seguratsuna eta elkabizikidetza. era berean, praktika egokien adibide ezberdinak azaldu ziren. Tailerraren bigarren saioan, ariketa praktiko bat egin zen, hiri-garapeneko tipologia ezberdinak eta hirian buruturiko azken hiri-eskuhartzeak genero ikuspegitik aztertuz.