
2005eko Apirila - 2006ko Abendua
Tokia: Saharar errefuxiatuen Kanpamenduak, Tinduf, Algeria
Bezeroak: Gasteizko AEDSaren lagunen Elkartea, Emakume Sahararren Nazio Batasuna Bilbo, Ermua, Ondarroa, Getxo eta Basauriko Udalak, eta Euskal Fondoa
Arkitekturaz gaindi dagoen proiektu bat da Smarako emakumeen etxea. Tinduf-en, Algerian, emakume saharar errefuxiatuak antolatu, eztabaidatu, lan egin, hezitu eta Algeriar Jamada bezalako bizirik gabeko basamortu horretara iristen den edozein pertsona solidariorekin esperientziak elkarbanatzen dituzten espazio bat da.
Etxearen eraikuntza, ESNBa (emakume sahararren nazio batasuna) indartzeko proiketuaren baitan dago. Hala, Euskal Autonomia Erkidegoko 5 udalerrik ESNBarekin sarean lan egin dute, formazio programak, experientzien elkartrukeak, eta kanpamenduetako emakumeen borrokarako tresneria eta bitartekoak eskainiz.
Emakumea sahararrak izan ziren kanpamenduak eraiki eta sustengatu zituztenak, gizonezkoak gudalostean ziren bitartean. eskolak inprobisatu zituzten, haimak eraikitzeko oihalak ehundu zituzten, eltzeak eta janaria elkarbanatu zituzten… Fronte Polisarioak su-etena deitu zuenetik, gizonezkoak kanpamenduetara hurbilduz joan dira masiboki, eta emakumezkoek beharrezkotzat sentitu dute berdintasunaren aldeko diskurtsoaren indartzea.
Etxe hau, borroka horren islada da. Beraien herriaren aldeko emakumeen borrokarena, saharar herriaren autodeterminazio eskubidea eta emakumeen eskubideen aldeko borrokarena. Askatasuna eta berdintasuneranzko bidean doan bizikleta bat, guztion indarrez mugitzen dena.
Programa, planuak, banaketak, eraikuntza materialak… guztia Smarako emakume talde batekin kontsentsuz erabaki ziren. Lanen zuzendaritza, emakume saharar baten lankidetzaz eraman zen aurrera.
Eraikuntzan, Dajlako kanpamenduko eguzki-panelen emakume instalatzaile talde batek parte hartu du, “eguzki-emakumeak”.
Hau da beraien etxea. Hala amestu dute, hala pentsatu, hala marraztu, hala ikuskatu, hala bisitatu lanak, hala erabili dute inaguratu aurretik, kantu eta tearen inguruan; eta batipat, pozez eta gogo biziz egin dute bere.
Ekarpen profesionalak justizia eta askatasunaren aldeko borrokarekin bat egiten duenean, lanak balio izan duela diotsun inurridura sentitzen da sabelaldean.