2003ko Azaroa - 2004ko Uztaila

Bezeroa: Barakaldo-ko Udaleko Emakume Saila
Lankidetza: Isabela Velazquez, arkitektua, ikerketaren zuzendaria

Proiektuaren helburu nagusia, hiri planeamendu eta kudeaketa prozesuetan ematen den eta nagusiki emakumeen gain eragiten duen ohiko jardueren ikustezintasunaren ondorioak aztertzea da. Lan eta familia bizitzaren uztartzea sustatzerako garaian sortzen diren disfuntzioak aztertzea, eta hiri-kudeaketan berdintasun politiken barnean sar daitezen lagungarri izango diren bestelako inguruneetan ondorioztatu eta kontzeptu zein planak birplanteatzeko balioko duten esperientzia edo praktika egokiak bilatzea ere helburu dira.

Lehenik, landa-bisita eta udalerriko emakume ezberdinekin sakoneko elkarrizketak burutu ziren. Horrek, udalerriaren lehen diagnostiko bat eman zuen emaitza gisa. Diagnostiko horrek berriz, analisirako lehen dokumentu bat idazteko aukera eman zuen. Berau, Udaleko Hirigintza, Herrilan eta Zerbitzuen sailetako teknikariekin adostu ostean, azken txostenaren idazketarako lana egin zen, beti ere genero ikuspegitik, hiri-eremuan eskuhartzeko erizpideak biltzen zituena.