
2005eko Iraila -2006ko Ekaina
Tokia: Bilbo
Bezeroa: Bilboko Udaleko lan eta Zerbitzuen Saila
Lan honen jatorria, Bilboko Lan eta Zerbitzuen Sailak duen Bilbokko espazio publikoen kalitatea hobetzera lagunduko duten parametro berriak sartzeko duen borondatean aurkitzen da.
Hiriak berebiziko garrantzia du bertan bizi den biztanleriaren heziketan duen eraginagatik. Hiri-ingurumena ez da “neutroa”. Aldiz, bertan bizi direnen beharrizan zehatzak isladatzen ditu.
Oinarrian genero ikuspegitik azterturiko “hiri-izate” zehatzen analisia duen metodologia bat erabili
da. Espazioa eta denbora, eta espazioaren forma eta erabilera parametroak konbinatzen dira, eta hortik ondorio orokorrak atera eta ekimen orokorretarako jarraibideak markatzen dira.
Horretarako, landa-lan sakon bat egiten da. Aukeraturiko lekuak eguneko ordu ezberdinetan bisitatu, eta espazio publikoaren erabilera ez dela uniformea ondorioztatzen da.
Egindako landa-lan guztiarekin, txosten zehatz bat landu da. Honen bitartez, kontzeptuzko ondorio orokorrak lortu dira, eta baita ikertutako espazioei zehazki aplikagarri zaikien hainbat ere.
Ondorioz:
- Hurbiltasun espazioak / Espazio Publikoen Sarea:
hurbiltasuna eta/edo irisgarritasuna ezinbesteko baldintza da nolabaiteko bizi kalitatea lortzeko, batipat gehienetan emakumeak diren familiako eta/edo etxeko kargak jasaten dituztenen pertsonentzat.
Eguneroko bizitzak hurbiltasunezko ekipamendu txiki anitzak eskatzen ditu: ezberdinak, malguak, irisgarriak eta eskuragarriak. era berean, espazio sare handiago baten parte izan behar dute, hiritargo osoarentzat irisgarri den sare bat ehundu arte. - Proiektu Integrala / itsura hiritar-fisikoa, soziologikoa eta kulturala:
Espazio publikoaren proiektuak integrala izan behar du.
Batetik, soilik esparru formaleko faktore hainbat bateratu behar ditu, faktore funtzionalak, erabilpen faktoreak, espaziozkoak eta denborazkoak. Azken batean, proiektuaren asmoa zein den jakin behar da, eskaerei erantzutea, proposamenak egitea. - Konplexutasunetik kalitatera:
Espazio publikoaren kalitatea eta segurtasuna ezinbestekoak dira. Ingurumen atseginago eta kalitatedun batek espazio publikoaren erabilera handiago bat sustatzen du.
espazioak, duten konplexutasun osoz aztertu behar dira. Beraien barne eta kanpo harremanen arabera, beraien barne zein kanpo morfologiaren arabera, eta hirian hartzen duten tokiaren arabera.