Ciudadanos mapeando su barrio

Malagan kokatzen den Cartac elkartea, herritarrekin elkarlanean lur eremuen diagnostikoa burutzeko kartografia osatzen ari da.
Helburua: Auzoa bizigai edo ezin-bizitzeko dituen eremuen alde ezezaguna agerian jartzea litzateke. Eguneroko bizitzan bizilagunek ikusi, bizi edo pairatzen dituzten egoerak, non normalki administrazioen teknikarien begiradatik kanpo gelditzen den.

cartografia_fadaiat-2005_carab-600x420.gif


II BADIA EGUNA

cartel-definitivo2-txiki1-424x300.jpg

Blog honen bitartez,Artelkun, 2007 an Tokilegu tailerraren barnean sortu zen Badia Egunari euskarri bat eman nahi zaio. Bide batez Pasaian, ziriza etxean, Arquiecturas Colectivas topaquetaren barruan 2010 eko uzatailean eginiko hirigintza tailerrean, II Badia eguneko partehartzaileen ondorioak eta informazioa jasotzeko blog bat izan nahi du. Tailerraren ondorioak jasotzeaz gain, III Badia egunaren antolaketa eta helburuak adosteko foro bat ere izan nahi du.

II BADIA EGUNA

 arki-kolektib.jpg

“Arkitektura Kolektiboen Topaketa” 2010eko Uztailaren 19tik 25era gertatuko da Pasaian (Gipuzkoa). Topaketa hauek era bat irekiak dira. Biziguneak era kolektibo batean sortzeko eta lantzeko gogoa duen oro gonbidatua bait da. Bizilekuak, herrietako danon bizilekua kolektiboa gizartearen konplexutasunaren isla izan behar direlako, ikusmira desberdinetatik sorturiko lana proposatzen da; paisaia, hirigintza, parte-hartzea, gai sozialak, kulturalak, ingurumenari lotuak, teknologikoak, etb…

Topaketa hauek danon artean eraiki nahi digun espazio publikoaren inguruan topatzeko, erreflexionatzeko, lanean aritzeko eta eztabaidarako gunea izan nahi dute. Antolaketan M-etxea, Lur Paisajistak, Recetas Urbanas, Straddle3 y Jaizkibia izan dira, Hiria Kolektiboa, Todo por la Praxis, Hackitectura eta beste 40 kolektiboen laguntzaz.

Guzti hau Casa Ciriza lantokian gertatuko da; goizetan 10/14 bitartean kolektiboen aurkezpenak izango dira eta arratsaldeetan 16/20orduen artean programan ageri diren 13 tailerrak garatuko dira. Bestela ere , wiki plaza eta beste ekintza paralelo asko gertatuko dira Lantokiaren barru eta inguruetan, egunez eta gauez.

Hiria kolektiboak parte-hartze tresnak ikasteko tailer bat antolatu du, orain arte, toki eta herritar ezberdinekin, izandako esperientzietan oinarrituz

Helburu bikoitzeko tailer bat da, non indarrak eta intentzioak bi noranzkotan joango diren. Batetik parte-hartze prozesua ezagutu eta landu nahi duten pertsonentzako esperientzia praktiko oso bat izango da. Tokira gerturatzen hasi, parte-hartze prozesu kritikoak diseinatu eta hauetan aktiboki lan eginez.

Beste aldetik HKak 2007ko Azaroan Artelekun egin zuen Tokilegu tailerrean jasotako tokiarekiko ezagutza izango abiapuntu. Eta honela Pasaiako badian herritarrek formazio/erreflexio/proposamen eta ekintzak burutzeko aukerak landuko dira. Modu honetan lurralde eta hiri antolamenduan eragin/diseinu eta erabaki gaitasunik ez dutenei ahots emanez.

Pasaiako Badia inguruan elkar-lanean arituko dira tokiko herritarrak eta kanpotik etorriko direnak. Modu honetan inplikazio anitzetatik (personala/emozionala/enpatikoa/soziala/ kulturala edo ekologikotik) sortu daitezkeen eta bateratuko diren ikuspuntu, gogoeta eta iritziak, Uztailaren 25ean egingo den II BADIA EGUNEAN gauzatuko dira, ekintza artistiko parte-hartzaile ezberdinen bidez.

Badia Egunean 8 km-ko badia lotzen duen oinezko bideko puntu ezberdinetan tailerretan landutako gai eta hausnarketekin lotura izango duten ekintza artistikoak planteatzea du helburu. Hauetan badiako herri desberdinetako hiritarrak gonbidatuak daudelarik.

Programa osoa erdaraz hemen (4,3 MB).

« Aurreko artikuluakHurrengo artikuluak »