Jendetze lanak

Hernaniko “Hiri Debekatuaren Mapa - Jendetze lanak” Hernaniko Udaleko Berdintasun Sailaren eta Berdintasun Kontseiluaren ekimena da. Hirigintza eta espazio publikoa aztertu ditugu 300 bat herritarrek parte hartu duten tailerretan.

Kaleetako erabileraren inguruko datuak eta bertan izaten ditugun bizipenenen ingurukoak jaso ditugu. Bereziki emakumezkoen ikuspuntutik baina baita beste hainbat herritar talderenak ere: edadetuak, haurrak, gaixoak, gazteak, mugikortasun edo zailtasun sentsorialak dituztenak. Herria guztien begiekin begiratzen aritu gara.
Emakumeei dagokionez, bi lan ardatz izan ditugu:

  • Herriko ekipamenduaren eta mugikortasunaren azterketa; emakumeak dira zaintza lan gehienak egiten dituztenak eta, ondorioz, beraiek dira herriko ekipamenduak erabiltzen dituztenak. Herri barruan oinez gehien ibiltzen direnak dira eta sarritan gainkarga eraman behar izaten dute: erosketetako pisua, gurpildun aulkia bultzatu e.a. Helburua: zaintza lanen banaketa egokiagoak ematen duen aberastasuna eta onurak azpimarratzea. Zaintza horiek aurrera eramateko denontzako erraztasuna eta zerbitzuak aldarrikatu nahi ditugu, eta noski, pertsona orok espazio publikoa erabiltzeko aukera guztiak izatea.
  • Segurtasuna. Sistema patriarkalaren eraginez emakumeek barneratuta dute kale-erasoei beldurra. Ondorioz, emakumeak, gauetan batez ere, ez dira lasai ibiltzen.

Hala ere, eraso gehienak inguruan izaten dituzte, etxean nahiz lantokian. Egoera hori kanporatzea garrantzitsua da eta kaleetan seguru ibiltzeko sentsazioa areagotu behar dugu, denok leku guztietara joateko dugun eskubidea bermatzeko. Leku irekiak eta dinamikoak, kaleetako ikusgarritasun eta argitasun handiagoa eta seinalizazioa dira horretan laguntzen duten elementuak.

Herritarren pertzepzioa jaso nahi izan dugu, herriko puntu beltzak aurkitu eta, bereziki, emakumeentzat inguru eroso, atsegin eta ziurragoa lortzeko beharrezkoak diren hobekuntzak aldarrikatu. Azken finean, guztiontzat Hernani hobea nahi dugu.

Informazio gehiago:

http://hiridebekatua-hernani.nireblog.com

http://tagzania.com/user/jendetze_lanak

Jendetze lanak

Paragüería de Hernani

Paragüería en Hernani

Hace dos semanas que escribimos unas palabras y dibujamos una idea para salvar la paragüería de la calle Hernani de Bilbao. El cartel que sigue a estas palabras se envió al blog de Julia Madrazo (ya que es presidenta de Surbisa), a un buzón electrónico de Urbanismo y por último, no obteniendo respuesta alguna, optamos por enviar el mismo mail a Surbisa dirigiéndonos a Josu Urriolabeitia, responsable del proyecto de la plaza nueva de este solar.

En dos días se ha derribado la fachada, todavía nadie del Ayuntamiento se ha puesto en contacto con nosotr+s para explicarnos qué opinan de nuestra propuesta… qué respuesta dan al grupo simbólico de personas que firmaban esta carta (ya que muchas más quisieron sumarse después)…

Hoy estamos tristes, somos realistas y sabemos que la trasformación urbana es cosa de tod+s, pero somos soñador+s y pensamos que es posible debatir, opinar, compartir… seguiremos creando puentes.

¡Un beso a tod+s!

Paragüería en Hernani

Hirien asmakuntza

La invención de las cuidades

Otsaileko lehenengo astean Cordoban hiria eta kulturari buruzko jardunaldiak izango dira Cordoban, jende oso interesantea ibiliko da zenbait gaien inguruan u¡ausnartzen, dohainik dira eta HiriaKoelktibokoak berton izango gara.

Bertan hitzaldian emango duten batzuk dira, David Harvey geografoa, Manuel Delgado antropologoa, Gema Martín Muñoz soziologa, Salman Sayyid idazlea, Armando Silva idazlea, Franco Bianchini kultur politika eta hirigintzan aditua, Beatriz García kultur politika eta hriigintza eraldaketan aditua izango dira besteak beste.

Informazio gehiago hemen.

« Aurreko artikuluakHurrengo artikuluak »