Hemen azaltzen diren imagin hauen bidez Tolosan GKO galerian 2009ko abenduan egin den parteartze proiektuan parte hartu duten denei eskerrak zabaldu nahi zaizkie. Benetan eskertzekoa izan da azaldu den interesa eta eskuratu den informazioa.

kb-pertsonak-5-web.jpg

gko-kartela-tolosa-2.jpg

Kaleak Berdintzen, Tolosako herritarren artean landu nahi den proiektu bat da, Tolosako kaleak denontzat berdinak izan daitezen.

Proiektu honen abiapuntua EPAn, landa eremuan eta Tolosako emakume taldeekin eginiko tailer batzuk dira. Beraietan Tolosako kaleek senti eta bizi arazten digutena eta ez digutena aztertu da eta kale plaza eta inguru ezberdinak nola hobetu daitezkeen.

Denok eskubide berdinak izateko, oinez lasai edonon, edonoiz eta edonorekin ibili ahal izateko aukera izan dezagun.

Honetarako orain Kaleak Berdintzen proiektua aurkezten dugu, bertan herritarren ororen iritzia jaso nahi dugu Tolosako kale, plaza eta espazio publikoaren egoerari buruz eta bertan sortzen diren bizipenei buruz. Honetarako Abenduaren 1etik 15era bitartean Gko galerian [Kale Nagusia, 4] egingo den bizipen eta sentipen mapan parte hartzeko gonbitea luzatzen dizugu, bertan zure iritzi eta bizipenak isladatu ditzazun eta denon artean Kaleak Berdinduz Tolosako kaleak eraldatzeko aukera izan dezagun.

gko-galeria-tolosa-1.jpg

004.jpg

Azaroaren 23tik 27ra bitartean Cristina Enean goizez (10:00tik 14:00tara)eta Tabakalera arratsaldetan (19:30tan)  filmak eta solasaldiak iango ditugu.

1. SESIOA
AZAROAK 23 eta 24

The Crowd: máquinas, rascacielos multitudes frente al crack del 9 por Juan José Lahuerta

2. SESIOA
AZAROAK 24 eta 25

La ciudad bajo vigilancia: del so de la ley, la tecnología y la iencia-ficción como acto creativo, cto especulativo por Laurence Rassel

3. SESIOA
AZAROAK 25 eta 26
Los Ángeles como tercer espacio / Los Ángeles como playground por Andrés Hispano

4. SESIOA
AZAROAK 26 eta 27
Llorenç Soler: la segunda vida de nas imágenes por Eva Serrats

« Aurreko artikuluakHurrengo artikuluak »