Biografía

oihane ruiz menendez, bilbo 1974.

2002tik Hiria Kolektiboko paretaidea da, hirigintzarekin lotutako lanak burutu dituelarik (tailerrak emakumeekin, gazteekin, azterketa lanak, ponentziak jardunaldietan, Tindufeko kanpamentuetan emakumeen etxeen proiektuak..). Smarako emakumeen etxearekin Emakumeak eraikitzen du erakusketan Rotherdam-en dago ikusgai gaur egun.

Arkitektua 2004ko Urritik. Donostiako eskolan egin zuen karrera, italian bi urtetan erasmusen egon bazen ere.
Karrera amaierako proiektuarekin “Bienal de arquitectura Española”-n egon zen, baita 2005ean Tabakaleran egindako erakusketa batean ere.

2003an Artelekun Aloha tailerrean esagututako beste 3 artistekin eta soziologa batekin 2005ean PRIPUBLIKARRAK sortzen du, arte proiektuak eamkumearen inguruan burutu dituztelarik (optikak, koktelazioak, shift-ctrl…)

2006/2007an LHIEE-ko hirigintza kurtsoa egin du.

2009ean beste 4 arkitekturekin SanFran38 arkitektura tailerra sortzen du Bilbon. Urte berean Mariaren Bihotza plaza berria eratzeko  ideia lehiaketa irabaziko dute estudioan Eneko Aiala arkitektuarekin bat.