Biografía

ane alonso méndez, bilbo 1971.

Arkitektua, 1999an Donostiako Arkitekturako GETan. Karreran zehar, Helsinkiko (Finlandia) Otaniemi Unibertsitatean pasa zuen ikasturte bat.

HiriaKolektiboko partaide da, eta aldi berean bere kabuz burutzen ditu proiektuak.
Ume baten ama da, eta bigarrenaren esperoan dago.

HiriaKolektiboarekin, hirigintzako lan hainbat egin ditu, genero, iraunkortasun eta giza ikuspegitik. Kritika eta hausnarketarako talde bat da.Hirigintzari buruzko tailer eta mintegi ugaritan parte hartu dute, generoa eta espazio publikoari buruzko gaiak aurkeztuz. Espazio publikoaren analisi eta proposamenetarako lanak egin dituzte.

Eskala txikiagoko eraikuntza proiektu propioak ere burutu ditu, bioklimatika eta bioeraikuntza erizpideekin.