Biografía

amaia albeniz goikoetxea, iruñea 1972.

Arkitektua, 2000. urteaz geroztik, Donostiako Arkitekturako GETan. 2000an. Karreran zehar, Erromako La Sapienza Unibertsitatean eta Lisboako Lousiada Unibertsitatean ikasturte bana eman ditu.

2006an Bartzelonara aldatu zen Kataluniako Unibertsitate Politeknikoan Hirigintza-Proiektuetako Master bat egitera, zeinaren espazio publikoaren eraldakuntzari buruzko tesina burutzen ari den une honetan bertan.

HiriaKolektiboa eta HitaTaldeko partaide da, eta proiektu propioak ere burutzen ditu.

HiriaKolektiboarekin, hirigintzako lan hainbat egin ditu, genero, iraunkortasun eta giza ikuspegitik. Kritika eta hausnarketarako talde bat da.Hirigintzari buruzko tailer eta mintegi ugaritan parte hartu dute, generoa eta espazio publikoari buruzko gaiak aurkeztuz. Espazio publikoaren analisi eta proposamenetarako lanak egin dituzte.

HitaTaldea lantaldearekin, Oiartzungo Beheko Plazaren berrantolaketarako ideia lehiaketa irabazi zuen, lanak 2006an amaitu zirelarik, eta hiri eskalaren berrantolaketarako bestelako proiektuak ere egin ditu.

Eskala txikiagoko eraikuntza proiektu propioak burutu ditu.