hk

“…en la poesía debe haber barro,
con perdón de los poetas poetísimos”

Gabriel Celaya

2002an sorturiko Kolektiboa.

Genero, iraunkortasun eta gizarte ikuspegitik lantzen dugu hirigintza. Lan, kritika eta hausnarketa talde-izaera du HiriaKolektiboak. Jardunaldietan parte hartu dugu, tailerrak egin ditugu, hirigintzari buruzko mintegiak antolatu ditugu, hiri-diagnostiko partehartzaileak egin ditugu, eta espazio publikoaren gainerako ekimen zein kudeaketarako proposamenak luzatu ditugu.

Eguneroko bizitzari erantzungo dion hirigintza baten alde egiten dugu lan. Kultura, elkarbizitza eta zoriontasunaren sorbide izango diren leku demokratikoen eraikuntzara lagunduko duen hirgintza baten alde.

Lekuak.
Hiri-esperientzia bidaia gisa planteatzea.
Katalizatzaile izango garen bidaia bat.
Hiri-espazioen analisitik lekuen ezaguerara eramango gaituen bidaia bat.
Konplexutasun garaikidea osatzen duten geruza guztiak agerian utzi behar ditugu.

Hiri-espazioak gizarte baten sormen gisa, balio eta ohitura sistema baten sormen gisa, errealitate politiko, sozial eta kultural baten sormen gisa ulertzen saiatzea.

Gizarte batek egiten duen espazio baten erabilera da beronen eraldakuntza determinatzen duena.
Ala espazioaren eraldakuntza bera da gizarteak egingo duen haren geroko erabilera determinatzen duena?

Esfera publikoan buruturiko ekimenak berehalakotasuna frogatzetik harantzago joan behar dute. sare-analisi bat egin behar da gure hirietan ekiten hasi aurretik. Norbanakoa osotasun baten parte dela eta osotasuna zati infinitoz osatua dagoela onartzetik hasi. Espazio publikoa negoziazio iraunkor batetarako lekua dela ulertuz, non hiri-bizitzan parte hartzen duten agente ezberdinek elkarekiten duten.

Proiektuak eta ideiak eduki eta proposamena suposatzen duten espazioak nahi ditugu.

Pertsonak libreki espresatzen diren kudeaketa, elkarekintza eta topalekuaren ideia lantzen dugu. Espazio publikoa, adierazpen eta eztabaida publikorako toki gisa.

Espazio publikoan, espazio kolektiboan, hiritargoaren espazioetan, hausnarketazko eta ekimenezko analisia eta proposamena.