
Auzolan proiektutik Hilabete amaieran izango diren topaketetan parte hartzeko gonbitea luzatzen digute.
Gaur egun krisian dagoen sistemari alternatiba emateko hausnarketa gune antolatu dute Irailak 30 eta Urriak 1 eta 2 asteburuan Usurbilen.
“Antolatuta dagoen herriak bere bilakaeran eragiteko gaitasuna du, bere etorkizuna gidatzeko ahalmena.”
“Zentzu horretan, gero eta nabarmenagoa da kapitalaren eta bizitzaren arteko gatazka: akumulazioaren eta etekinaren logika bateraezina da bizitzaren eta elkarren zaintzaren logikarekin. Egun krisian dagoena ez da soilik ekonomia, zibilizazio modu oso bat da, munduan egoteko eta bizitza ulertzeko modu bat: naturaren suntsiketan eta jendartearen desartikulazioan oinarritzen den modernitate kapitalista eta patriarkala.”
“Herritarren autoantolakuntzak, auzolana eta herrigintzak, bere logika propioetan autozentratuz (ez logika merkantilistak ezta estatalistak), beste modu batez produzitu dezake jendartearen antolakuntza; elkarbizitza soziala eta ingurune naturala errespetatuko duen modu batez, bizitzaren birsortze-prozesuak zainduko dituen modu batez.”
Informazio gehiago: hemen
