logo-1-copiar.jpg

logo-2-copiar.jpg

http://esazu.org

JARDUNALDIA | Aurkezpena

Herritarren parte-hartzea eta gizarte hirigintzari buruzko jardunaldia proposatzen dugu, bertara unibertsitateko ikasleak eta herritarrak deituz, gai horiei buruz informatu, sentikortu eta inplikatzeko helburuarekin.
Jardunaldi honek prozesuaren abiapuntu den hezkuntza momentu bat izan nahi du, etorkizuneko eta oraingo profesionalei zuzendua eta herritar guztiei irekia. Esparru teorikoa azalduko da ikuspuntu historiko eta filosofikotik, eta hirigintza parte-hartzailearen adibide zehatzak erakutsiko dira, ikuspuntu arkitektoniko eta soziologikotik.
Egun bateko iraupena izango du, bi zatitan banatua, bat goizean eta bestea arratsaldean; eta lau agerpen teorikotan eta eztabaida orokorrean egituratuko da.

Jardunaldiaren amaieran lehiaketaren gaiaren aurkezpena egingo da, ikasleek eta parte-hartzaileek landu beharreko gizarte gaiekin lehen harreman bat izan dezaten; arkitekto-hirigile eta auzokideek azalduko dute.

Jardunaldiaren egiturak era honetako topaketen ohiko eskemarekin apurtzea proposatzen du. Antolatzaileek eta gonbidatuek elkarlanean dihardute hitzaldi bakoitza bere horretan itxita geldi ez dadin, eta, diskurtso bateratu eta, era berean, polifoniko baten eraketan, besteekin elkarrekintzak bila daitezen. Helburua forma edukiagatik aldakorra izatea da: parte-hartzailea, elkarbanatua, integratzailea,…

LEHIAKETA | Aurkezpena

Parte-hartze prozesuak eta hirigintza gizarte ikuspuntutik jardunaldiaren testuinguruan, CAVIAR ikerketa taldeak UPV/EHUko Arkitektura Saila eta Hiria Kolektiboarekin eta Herrerako Herripe auzo elkartearekin elkarlanean, ikasle eta lizentziatu berrientzat irekita dagoen ideia lehiaketa bat antolatu du; bertan, Donostiako Herrera auzoko zona industrial baten birgaikuntza parte-hartzetik egituratzea proposatzen da .

Helburua hiria egiteko eraren inguruan eztabaida bat sortzea da; egite era berriak aztertuaz, dagoena errespetatu eta moldatuz, eta era berean, erabiltzaileei proiektu bat inposatu beharrean, herritarren behar eta eskaeren interpretaziotik diseinua gauzatuaz.

Ikasleei eta lizentziatu berriei (azken bost urtetan) zuzendutako ideia lehiaketa bat proposatzen da. Bi fasetan garatuko da: lehena, 2010eko uztaila bukaeran amaituko da; ondoren, pasaian ospatuko den Encuentro “Arquitecturas Colectivas” [deskargatu PDFa] astebeteko topagunean, jasotako proposamenekin erakusketa antolatuko da; bertan, garatutako proiektua auzotar eta herritarrei aurkezteko aukera izango dute partaideek eta hauen iritzia jaso ahal izango dute, ondoren, bigarren fasean, ekarpen horiek bakoitzaren proiektuan erabiltzeko.

Bigarren fasearen garapenean, amaierako proiektua gauzatzean, beharrezkoa izango da lehiakideek hiritarren proposamen eta ideiak jaso eta bereganatzea.

Lehiaketako azken entrega urriaren amaiera izango da, orduan, epaimahaikoek erabakia hartuko dute eta auzoan ospatuko den ekintza kolektibo batekin bukatuko da lehiaketa.

 

ondorioak-copiar.jpg

Utzi zure komentarioa