Kaleak Berdintzen, Tolosako herritarren artean landu nahi den proiektu bat da, Tolosako kaleak denontzat berdinak izan daitezen.
Proiektu honen abiapuntua EPAn, landa eremuan eta Tolosako emakume taldeekin eginiko tailer batzuk dira. Beraietan Tolosako kaleek senti eta bizi arazten digutena eta ez digutena aztertu da eta kale plaza eta inguru ezberdinak nola hobetu daitezkeen.
Denok eskubide berdinak izateko, oinez lasai edonon, edonoiz eta edonorekin ibili ahal izateko aukera izan dezagun.
Honetarako orain Kaleak Berdintzen proiektua aurkezten dugu, bertan herritarren ororen iritzia jaso nahi dugu Tolosako kale, plaza eta espazio publikoaren egoerari buruz eta bertan sortzen diren bizipenei buruz. Honetarako Abenduaren 1etik 15era bitartean Gko galerian [Kale Nagusia, 4] egingo den bizipen eta sentipen mapan parte hartzeko gonbitea luzatzen dizugu, bertan zure iritzi eta bizipenak isladatu ditzazun eta denon artean Kaleak Berdinduz Tolosako kaleak eraldatzeko aukera izan dezagun.


