Seminario de urbanismo, género y participación

Urriak 30/31ean Euskalduna Jauregian Eusko Jaularitzako Etxebizitza sailak antolaturiko jardunaldiak burutuko dirá. Hiria Kolektibokoak gaiak lantzen ibili gara.

Jardunaldietan 4 gai nagusi jorratuko dira hitzaldi eta tailerren bitartez.

lehenengo gaia

Nagusia hirigintza genero perspektibatik aztertua izango da, honetarako Maria Angeles Durán soziologoak fudamentu teoriko bat azalduko digu eta Zaida Muxí arkitektuak arkitekturaren ikuspuntutik hitz egingo du.

bigarren gaia

Partehartzea izango da, honetarako zenbait proiektuetan elkarrekin lan egin duten Izazkun Chinchilla arkitektua eta Emilio Luke soziologoa izango dira hitzlari, parteartzea ikuspegi ireki, oso eta sortzaile batetik jorratuko dutelarik.

hirugarren gaia

Segurtasuna izango da, honetan Amelia Valcárcel filosofo handiak filosofia feministatik espazioa, denbora eta poterearen inguruko ausnarketa egingo du eta Hiria Kolektibokook Eusko Jaularitzarekin bat egiten ari garen Beldurrik Gabeko Hirien Manuala aurkeztuko dugu.

laugarren gaia

Etxebizitzaren da, etxea eta plaza bata bestetik elkar edaten duten bi elementu direlako,eta agian jerarkiak etxean ageriago direlako. Sail hoentan Josep Maria Montaner arkitektoak etxebizitzaren inguruko ausnarketa egingo du eta Fraciska Ullman-ek Vienako “Emakumeen auzoa” deituriko proiektua azalduko du.

ostegune arratsaldean

Aldi berean 3 tailer izango dira, Roser Casanovas eta Zaida Muxí-k emango duten “La casa sin género”; Adriana Ciocoletto-k emango duen “La Ley de barrios de Catalunya”; eta Hiria Kolektiboa-ek Itziar Vellido-rekin emango dugun “Hiriaren espazioaren kudeaketa”.

Programa deskargatzeako eta matrikula egiteko hemen.

Ostegunean bazkaria izango da eta ordaindua dago, bazkari hau aktibitate bat bezala pentsatu da, solaskideak eta partaideak elkar ezagutu eta ideiak eta informazio trukaketa, eta solasaldia bermatzeko espazioa bat bezala ulertzen da. Matrikulan bazkarira apuntatu beharra dago, bainan dudetan izan ezkero mesedez ez hartu, janaria ez dugu bota nahi eta. Ahal baduzu bazkari ederra izango duzu!!

Berton ikustea espero dugu!!

2 respuestas a “Hirigintzaren forma berriak, generoa eta partehartzea”

  1. Azaroa 03, 2008 | 18:15lutxo

    Aupa
    Ederto joan dira jardunaldiak, ezta? Zorionak zuei, bada.
    Zaida Muxi eta Amelia Valcarcel, bikainak. Virginia Imaz, txundigarria klonklusioekin. Giroa, ezin hobea. Aukeran, Eusko Jaurlaritzak duinago jokatu behar zuen euskararekin (lehengo lepotik burua).
    Punt 6 eta Kataluniako Auzoen Legea sano interesantea (gehien erakarri nauena).
    ondo segidu

  2. Abendua 15, 2008 | 15:08gallas

    http://tubilbao.blogspot.com/
    De interés… arquitecturas efimeras

Utzi zure komentarioa