Hiria kolektiboa aste honetan A Coruñan gaude. Pacuala Campos-ek antolaturiko udako ikastaro baten barruan ponentzia eta tailer bat ematera etorri gara hiri eder honetara.
Kurtsoa “Reflexións e propostas sobre a cidade e a paisaxe: unha cuestión de xénero” du izenburua eta aste honetan zehar goizetan txarlak eta mahai inguruak eta arratsaldez tailerrak izango dira.
Atzo HKko Ane Alonso-k “Hiri debekatua”ri buruko txarla eman zuen, mahai inguruan Izazkun Chinchillak eta Auxiliadora Gálvez-en artean egin zuten. “Proiektua paisairen barruan” leloarekin proiektu zoragarriak erakutsi eta solazaldi ederra egin zuten; arratsaldean Oihane Ruiz eta Koldo Telleriak “Tokiak leku egiteko prozesuak” tailerra eman zuten. Ikasleen jarrera eta lana ezin hobea izan zen eta unibertsitate inguruak aztertu ziren perzepzio lanak eginez.
Web orria: http://www.cidadepaisaxexenero.blogspot.com/
Informazio: 98116700 - ext 2388
