La Hormiga Atómica

Taller sobre ciudad y territorio en La Hormiga Atómica

Hiria eta lurraldearen inguruko jardunaldiak ospatuko dira larunbat honetan La Hormiga Atómica liburudendako lokalean (apirlak 19, Iruña), hiru ardatz hauetatik abiatuz: hiria ezberdintasun sortzaile den makina boteretsu gisa; hirigintza lurralde “jale” agortezin gisa, ingurugiroan sortutako sarraskiez gain bizileku nahiz biziera zail eta latzagoen eragile gisa; eta, azkenik, paisaia sozial berriak (batik bat, migrazio transnazionalek eta apartheid berriek eraginak) politizazio bide berriak irekitzeko posibilitate edo eragingailu moduan.

Horretarako Madrideko Observatorio Metropolitanoa eta Traficantes de Sueños-en aurkezpenak izanen dira, ondoren, Madrid metropoliko kasua adibide hartuz Iruñerria aztertzeko. Aitzaki ona Iruñara bisitan juateko!

Utzi zure komentarioa