Hernaniko “Hiri Debekatuaren Mapa - Jendetze lanak” Hernaniko Udaleko Berdintasun Sailaren eta Berdintasun Kontseiluaren ekimena da. Hirigintza eta espazio publikoa aztertu ditugu 300 bat herritarrek parte hartu duten tailerretan.
Kaleetako erabileraren inguruko datuak eta bertan izaten ditugun bizipenenen ingurukoak jaso ditugu. Bereziki emakumezkoen ikuspuntutik baina baita beste hainbat herritar talderenak ere: edadetuak, haurrak, gaixoak, gazteak, mugikortasun edo zailtasun sentsorialak dituztenak. Herria guztien begiekin begiratzen aritu gara.
Emakumeei dagokionez, bi lan ardatz izan ditugu:
- Herriko ekipamenduaren eta mugikortasunaren azterketa; emakumeak dira zaintza lan gehienak egiten dituztenak eta, ondorioz, beraiek dira herriko ekipamenduak erabiltzen dituztenak. Herri barruan oinez gehien ibiltzen direnak dira eta sarritan gainkarga eraman behar izaten dute: erosketetako pisua, gurpildun aulkia bultzatu e.a. Helburua: zaintza lanen banaketa egokiagoak ematen duen aberastasuna eta onurak azpimarratzea. Zaintza horiek aurrera eramateko denontzako erraztasuna eta zerbitzuak aldarrikatu nahi ditugu, eta noski, pertsona orok espazio publikoa erabiltzeko aukera guztiak izatea.
- Segurtasuna. Sistema patriarkalaren eraginez emakumeek barneratuta dute kale-erasoei beldurra. Ondorioz, emakumeak, gauetan batez ere, ez dira lasai ibiltzen.
Hala ere, eraso gehienak inguruan izaten dituzte, etxean nahiz lantokian. Egoera hori kanporatzea garrantzitsua da eta kaleetan seguru ibiltzeko sentsazioa areagotu behar dugu, denok leku guztietara joateko dugun eskubidea bermatzeko. Leku irekiak eta dinamikoak, kaleetako ikusgarritasun eta argitasun handiagoa eta seinalizazioa dira horretan laguntzen duten elementuak.
Herritarren pertzepzioa jaso nahi izan dugu, herriko puntu beltzak aurkitu eta, bereziki, emakumeentzat inguru eroso, atsegin eta ziurragoa lortzeko beharrezkoak diren hobekuntzak aldarrikatu. Azken finean, guztiontzat Hernani hobea nahi dugu.
Informazio gehiago:
http://hiridebekatua-hernani.nireblog.com




Felicidades. El trabajo tiene una pinta fantástica. Esta semana leo (azar objetivo total) ANDAMIOS PARA UNA NUEVA CIUDAD. Lecturas desde la Antropología de Teresa DEL VALLE. Un abrazo y forza!