- Hiria Kolektiboa - http://www.hiriakolektiboa.org/blog -

Bilbao y su doble

Gertakariak, Aurkezpenak | Komentariorik gabe

Bilbao y su dobleLiburu baten aurkezpena egitera doaz Gatazka Gunean. Ziurrenera eztabaida interesgarria sortuko da aurkezpenean bertan.

Egun bizi dugun Bilbo, argiena, standing altuko museoena, kultur programak edonon dituena, diztiratsua, instituzioen marketing kanpainetan egunero ikusten duguna (kanpaina argiak bezala medioetako albistegietan erreportaia faltsu gisa mozorroturikoak ere), ez zen hutsetik jaio, ez eta gauetik goizera ere, eta ez eta bertako biztanlegoaren mesederako ere.

Andeka Larrea (Bilbo, 1974), Filosofian lizentziaduna da UNEDetik, eta gaur egun batxillergoko eskolak emateaz gain, bere doktoretza proiektua garatzen ari da UPV/EHUko Gizarte eta Kultura Antropologia Sailean.

Garikoitz Gamarra (Portugalete, 1973), Filosofian doktore da Deustuko Unibertsitatetik, eta Zinematografian Masterra Valladolideko Unibertsitatetik.
hiria kolektikoak aurkezpenera gonbidatzen zaitu. Hitzordua, datorren ostegunean, hilak 27, arratsaldeko 8etan Gatazka Gunean!


Artículo impreso de Hiria Kolektiboa: http://www.hiriakolektiboa.org/blog

Artikuluren URL: http://www.hiriakolektiboa.org/blog/2007/12/21/bilbao-y-su-doble/

Hiria Kolektiboa-ren bloga