Badiaren eguna

Dia de la bahía

Noiz: Ostirala, azaroak 16.

Ordua: 16:00 - 20:30 h.
Lekua: Trintxerpe. Euskadi Etorbidea.
Antolatzaileak: Arteleku-Gipuzkoako Foru Aldundia eta Hiria Kolektiboa.

Ekintzaren deskribapena

Jai giroko ekintza izango da eta Pasaiako portuan orain dela 8 urte abandonatu zuten itsasontzi frantsesaren parean egingo da. Itsasotik badiari ateratako argazki batetik abiatuta, herritarrei euren nahi eta oroitzapenen inguruko kontsulta egingo zaie, euren iritziak jasoko dira eta euren parte hartzea lortzea da helburua. Hala, Pasaiako espazio publikoan zer egin eta bertan nola eragiteko ideiak bildu nahi dira.

Zergatik ekintza hau egin?

Ekintza hau Hiria Kolektiboak Artelekun azaroaren 12tik 16ra bitartean ematen ari den tailerraren baitan kokatu behar da. Hiri ekoizpenak: hiru ikuspuntu, hiru eskala izenburuko symposiuma antolatu du Hiria Kolektiboak eta eremu publikoaren eraikitzeari buruzko hausnarketa eta esku-hartze gisa azaltzen da: praktika artistikotik, generoaren eta iraunkortasunaren ikuspuntu batetik eta azterketa geopolitikotik abiatuta

Pasaiako badia aste honetako tailerreko aztergaia izan da eta berau behatu eta aztertu ostean, kontsulta publiko bat egitea beharrezkoa iruditzen zaigu Historian zehar egin diren ekintzak eta erabilera ezberdinak ezagutu eta berreskuratzeko. Bidenabar, eskualdeko herritarren nahiak eta gerora begirako beharrak zeintzuk diren ere jakin nahi genuke. Ekintza honen helburua herritarrak espazio publikoaren eraikitzean agente aktiboak izatea da.

Zergatik Pasaiako badian?

  • Pasaiako badiak mugaz haraindiko errealitatea erreproduzitzen du: herri ezberdinei dagokien espazioarena (Pasaia, Lezo, Errenteria, Donostia).
  • Pasaiako badiaren beraren transformazioa gizarteko eztabaidagaia da.
  • Pasaiako badiarako egitasmo ugari plazaratu dira, baina prozesu partehartzailerik eta eztabaida publikorik gabe.
  • Pasaiako badia publikoaren sarbiderako itxita dagoen eskualdeko tokietako bat delako

Jarraipena izango duen ekintza

Ez da ekintza puntual bat, berau urtero egitea aurreikusten da gerora badia eguna ezartzeko. Herritarren partehartzea lortu nahi da eta zein prozesu partehartzaile ezarri daitezkeen aztertu. Espazio publikoa eraikitzeko ekoizpen prozesuaren inguruko hausnarketa eragitea eta prozesu hau zabalik uztea lortu nahi da.

Egitaraua

  • Argazki erakusketa tailerreko parte hartzaileek egindako erreportajeekin.
  • Brainstorming, ideien lehiaketa bizilagunen artean.
  • Gustuko espazioen identifikazioa: Badiako planoa txintxetekin markatu.
  • Iradokizunen panel-esekitokia
  • Badiako maparen marrazkia egingo da espaloian.
  • Itsasontzi frantsesaren dekorazioa eta inaugurazioa.
  • Musika.
  • Jokoak.
  • Gaztain erreak eta ardoaren dastatzea.

Utzi zure komentarioa